XXI. mendean gehien hitz egiten denaz da teknologiari buruz. Bai, teknologia asko aurreratu da azken urte hauetan, horrez gain mobilak, ordenagailuak, pantailak edozein gauza teknologiarekin lotura duena adikzio bat sor dezake, hau da, jendea gauzak berriak ikusten dutenean intriga asko sortzen zaie eta intriga horrek gero kasu batzuetan arazo bat bihurtzen da.
Gazteei buruz hitz egiten badegu ikusten den bezala sare sozialak (instagram, facebook, twitter...) edo konsolaik eta bideojokoak (ordenagailua, play station, nintendo...) hoeik denak eragin handia sortu dute, sare bakoitzean 1.000.000 erabiltzaile baino gehiago edo famatuenak dituzte gutxi gora behera. Nire iritziz alde onak dituzte gehienez baino txarrak ere bai, hona hemen batzuk. Hasteko, alderdi positiboak azalduko ditut: sare sozialei esker edo teknologiari esker munduan zer pasatzen den jakin dezakegu, jende gehiagorekin harremana eduki ditzakegu. Era berean denbora libretan denbora pasatzeko gauzak egin ditzakegu eta abar... Bestealde, alderdi txarrak, nire iritziz adikzioa edo aplikazioaren erabilera txarrak ezatea arazo bat izan dezakegu pertsona batentzat edo gehiagorentzat. Nire iritziz teknologia buruarekin kontrolatu behar da, hau da ez erabiltzea beti, adikzio bat sor baitezake. |
|